Eibar aldeko hiztegia
Frontoizarra. l. iz. (ETNO). Frontón Viejo; Frontoizarra (lugar). Txantxa-zelaixan zeguan Frontoizarra. XX gizaldi hasieran Astelena egin aurretik bertan jokatzen ziran pelota-partido guztiak; gerora be, horixe izan da urtietan Eibarko herriko frontoia, 2000. urte inguruan bota zan arte. Udan sobretodo ni juaten nitzan beti frontoira bostak bost et´erdiak inguruan goixian, ta pelotan. Ofiziua ikasten hasi giñanian jaikitzen giñan goixian, goixian-goixago. Ta haintxe juntatzen giñan danok. Gero sei t´erdietarako biharrera. Ni nitzan "el número uno"! Pentsaizu, hamasei urte nekazen eta anunziua [ipini genduan] periodikuan: 'badago hamasei urtekorik Eibarren jokatzeko Frontoizarrian?' Ez zan presentau iñor bez. Pentsaizu, etxian ez gendun guk pagarik hartzen, baiña nik hamalau urtetik aurrera pagia, domeketako pagia: domeka goixian jokatu partidua, bai? ta hantxe pare bat pezeta. / Eibarko Frontoizarreko eskillaretan urte askuan bizi izan zan. ( Zirik 42).
Ik. pelotaleku. |