Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
kate.
1 . kate. iz. (TE). Cadena. Katiegaz lotu dabe, igesik ez deixan eiñ. / Katia biharrezkua da makiñak karriatzeko. / Makiñia katiakin lotuta jaroiek lau gizonen artian. / Sarita Montielen lepoko katiak zenbat perla dittuan. (Zirik 85).  Artikulua hartzerakuan gehixenak katia esaten dabe, baiña zaharrenak kateia be bai.
2 . kate. iz. (TE). Esclavitud. Gerra itzala izan zan, Afrikako baltzeri katiak kentzeko.  Pluralian.
3 . kate. iz. (TE). Alcabala, tributo, impuesto. Ardauak pagatzen eban kate gogorra.
4 . kate. iz. (TE). Aduana, edificio donde se cobran impuestos, portazgo. Olerriako katia, errematian hartu eban.
kate motz. iz. (ETNO). Cadena gruesa. Mendiko biharretan erabiltzen dan kate sendua, egurra karriatzeko erabiltzen dana, esate baterako.
kate-nar. iz. (ETNO). Cadena con que se ata la narria.
katetxo. iz. (ETNO). Cadena pequeña, cadena fina. Katetxo bat da nahikua polea horri eusteko.
katia egin. du ad. (TE). Entrelazar las manos y formar una cadena o cuerda para bailar la 'sokadantza' o aurresku. Eskuak alkarri emon, sokadantzarako katia egitteko. Aurreskua joten ekin orduko tanboliñak, plazan ziran neska-mutillak eitten eben katia eta mutil jatorrenak urtentzen eban erdira, ekarri zeixuen aurrera neskarik ederrena lagun biren erdixan. Han izaten ziran gero saltuak, jirak eta hanka bihurtziak eta jarkerak milla, emakume haren aurrian, hau oso bihurtu arte aurreskolarixa lagun hartzera. Baiña, baimen hau ez zan izaten ikusi barik bestekaldetik atzeskua eitten ebanan ahalegiñak berangana bihurtu gurarik ederra, ez dalako irabaztaillerik beste bat ez bada galtzaille. Ik. sokia egin.