Eibar aldeko hiztegia
eder (edar). 1 . eder (edar). izond. (TE). Hermoso,-a, bello,-a; guapo,-a. Bere itxuriagaittik bistiari erabat atsegiña, mira eittekua gertatzen jakona. Arpegixa ederra eta bihotza ederragua ondiokan. 2 . eder (edar). izond. (TE). Grande, hermoso-a; espléndido,-a, magnífico,-a. Oso ona, haundixa, aparta.
Ganau ederra, Ibargaiñenian. / Etxe ederra Indianukua. / Liz-papel latza ta leuna daukaguz, eder-ederrak dira. (Zirik 115).
Nabarmentzeko, errepikauta be erabiltzen da: eder-ederra. Jatekuekin be erabili leike, gozo-gozua aitzen emoteko.
3 . eder (edar). izond. (OEH). Buen, buena (sentido irónico). Heure gizur hori dala-ta lotsari ederra eruan juat. (Zirik 28).
ederra egin (edarra e(g)iñ). esap. (TE). Hacer(la) buena; liarla. Ederra ein destazu atzo gabian! / Ederra ein netsan mezatan zan artian! Enfatikua da. Txarrerako esanguria dauka.
ederra sakatu (edarra sakatu). esap. (TE). Engañar, burlar; meter una trola, mentir. Engaiñatu, zirixa sartu.
Ederra sakatu detsa emaztiari, balio ez daben milla pezetakuakin. / Ederra sakatu zetsen. (Zirik 51).
ederrak emon (edarrak emon). esap. (TE). Pegar, golpear, zurrar; ganar/vencer en el juego. Zerbaittetan irabazi; jipoia emon, jo, astindu.
Sagar lapurretan harrapau eta ederrak emonda bialdu zittuen. ederrak hartu (edarrak hartu). esap. (TE). Ser sacudido,-a, ser zurrado,-a; perder en el juego, sufrir una derrota. Ederrak hartuta dago, emontzallia izan arren. |