Eibar aldeko hiztegia
zeresan (zeesan). 1 . zeresan (zeesan). iz. (TE). El qué dirán, murmuración, chisme; motivo de cotilleo. Barriketarako eta txutxu-putxuka jardutzeko bidia emoten daben barri badaezpadakua. Berbakizuna.
Zeresanen bildur barik eizu eginbiharrekua. / Zeresanak emon zittuan jendian artian. / Bazan Eibar aldian zeresana, kantarixak zirala ta ez zirala. (Zirik 85).
Ik. berbakizun. 2 . zeresan (zeesan). iz. (TE). Lo que se tiene por decir; queja, reproche, crítica. Norbaittek zeozen gaiñian esateko daukana, esan biharrekua.
Ez dot uste iñok zeresanik daukanik egin dotenagaittik. / Esan biharreko guztiak esan dittut; ez daukat gehixago horren gaiñian zeresanik. Ik. esateko. zeresan bihar. esap. (TE). Motivo de queja; que hablar. Ez dot uste iñok daukanik zeresan biharrik ein dotenagaittik. / Emon dau behintzat, zeresan biharra. Ik. esateko. Jasota daguan moduan, gitxi erabiltzen da; zeresan gehixago (bihar barik).
zeresana euki. esap. (TE). Tener queja. Zeresan haundixak daukaz aspaldi honetan Peruk zugaittik. Pluralian be erabiltzen da: zeresanak euki.
|