Eibar aldeko hiztegia
makakorro (makakorroi, matakorroi, makalarro). iz. (ETNO). Mugido de dolor. Behixak estuasunian botatze daben orrua edo marrusa gogorra: bildurtuta daguanian, txahalgiñan, txakurren bat inguruan daukanian... Tira-tira-tira! Gurien, etxeosteko horma kantoien, etxian hegalien, oiñaztarrixak jo ta dana apurtu auan. Ta kortan ganaue makakorroka baten; ta hormako katie soltauta ganaue kortan katiak etenda, harutz ta honutz. Ta txakurra be, ardi-txakurra gurien baliente, ezta? ba ganauen azpira junda, bere burua sokorritzera! Ganauen azpira jun bai? Ta txakurra kendu ezin! Ganauen azpixen egon nahi txakurrek be!. |