Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
atzeratu, atzeratze.
1 . atzeratu, atzeratze. du ad. (TE). Retrasar. Geruago eitteko laga. Jolasetarako izentautako eguna atzeratzia gura eban. / Eta "teknikuak" erantzun zetsan: --Ez estutu andra! Etorriko da bere senera [erlojua]. Atzeratutakuak partzen dihardu ta. (Zirik 67). Anton. aurreratu.
2 . atzeratu, atzeratze. da ad. (TE). Retrasarse. Bihar baiño denpora gehixago pasau; berandutu. Atzeratu naiz ein bihar ditturan lanetan.
3 . atzeratu, atzeratze. da/du ad. (JME). Retroceder, ir hacia atrás; hacer retroceder, retraer, disuadir. Atzera egin edo erain. Hamar pauso atzeratu da. / Egualdi txarrak jende asko atzeratu dau. Ik. atzera erain, atzera egin.
4 . atzeratu, atzeratze. da/du ad. (TE). Atrasar(se), mover(se) hacia atrás . Atzerago jarri. Atzeratizu, mesedez, lapiku hori. / Legian behian, etxia metro batzuk atzeratutzia tokatzen zan. / Atzeratu zaittez pixka bat. Anton. aurreratu.