Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
jarkera.
1 . jarkera. iz. (TE). Actitud, desplante; gesto, postura . "Jarrera desegokia" (AN). Ez desta aurrerapenik emon haretxen jarkeriak. / Jarkera zatarrak dittu beti harek. / Andriaren begirakunan ez zan izan giro; axerixaren jarkeria zirudixan. (Zirik 27). / Jarkera illunagaz esan zetsan zittal-zittal: [...]. (Ibilt 482). / Basuetako jarkerak ahaztu, odol-egarri berua amatau, kidekuegana lagun hurreratu ta legia ahalduta...(Ibilt 125). Ik. jarki.
2 . jarkera. iz. (TE). Postura. "Dantza kontuetan politto dantzan egitteko gorputza jartzen dan modua" (ETNO). Aurreskua joten ekiñ orduko tanboliñak, plazan ziran neska-mutillak eitten eben katia eta mutil jatorrenak urtentzen eban erdira, ekarri zeixuen aurrera neskarik ederrena lagun biren erdixan. Han izaten ziran gero saltuak, jirak eta hanka-bihurtziak eta jarkerak milla, emakume haren aurrian, hau oso bihurtu arte aurreskolarixa lagun hartzera. Baiña, baimen hau ez zan izaten ikusi barik bestekaldetik atzeskua eitten ebanan ahalegiñak berangana bihurtu gurarik ederra, ez dalako irabaztaillerik beste bat ez bada galtzaille. Ik. aurresku.