Eibar aldeko hiztegia
ordu. 1 . ordu. iz. (TE). Hora. Denbora neurrixa.
Ordua da egunan hogetalau partetiko denbora zati bat.
Ik. ordubete. 2 . ordu. iz. (TE). Hora, momento; tiempo, época. Eguneko ordu jakiña, zeozer egitten danekua; garaia, sasoia.
Heldu jatzu, ume, lotarako ordua. Ik. afalordu, bazkalordu, jatordu, lotarako ordu. ordua izan. da/du ad.-esap. (OEH). Ser hora de. Ezkondu edo zeozer eitteko ordua dok. (Zirik 125).
orduak aurrera. esap. (OEH). Correr el tiempo, pasar las horas. Kintzena egun batian, orduak aurrera eta ez zan agiri Txoririk bere "kaixolara" (etxera). (Zirik 76).
orduak juan eta orduak etorri. esap. (TE). Pasando las horas. Orduak juan eta orduan etorri, hamen nozu zure zaiñ egun erdixan.
ordubi-ordubixak. esap. (EEE). Las dos en punto. Ordu bixetan etortzeko esan, eta hantxe agertu zan ordubi-ordubixetan, zein-da alemana balitz moduan.. Deklinau egin leike: ordubi-ordubixetan...
ordurarte (ordu arte) [ordu(ra) arte]. adlag. (VO). Hasta entonces, hasta aquel momento; hasta aquella época. Ik. arteraiñok, orduraiñok. ordurik ordu. esap. De hora en hora. Antxiñako gau-zaintzailliak ordurik ordu kantau bihar izaten eban zer egualdi zan kanpotik.
Ik. ordutik ordura. ordutik ordura. esap. De hora en hora. Ordutik ordura doia geruago eta gaizkixago.
Ik. ordurik ordu. |