Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ardatz.
1 . ardatz. iz. (TE). Macho de roscar. Zulueri harixa emoteko erreminttia. Ardatza hausi jata gehixen bihar nebanian. / Hórrek ardatz txikixak dira eta kontuz ez bazabiz errez apurtuko jatzuz, ze..., xaxara barik ibiltziarren takian-potian apurtu izan dira. / Ardatz barrixa komeni dok; honek emon jittuk beranak.
© Jaione Isazelaia
2 . ardatz. iz. (TE). Eje de carro. Burdi-ardatza ostu auzuan eta bazoian igesik / Udazkenerutz ira sasoian, behin baiño gehixagotan entzungo zenduen burdi-ardatzen txistua; iñoiz baitta senetik urtetzeko adiña be. Ik. burdi-ardatz, draga, bulpartika, burtarasa, burtohe, burtohol, burtorrazi.
3 . ardatz. iz. (ETNO). Eje del almiar. Meten erdixan ipintzen dan egurra. Horren inguruan jasotzen da metia. Ik. meta, zil.
4 . ardatz. iz. (ETNO). Almiar; parva; montón; pila. Batzuk esaten dutse "metia". Guk beti "metia" esaten dutsau. Ero, "ardatza" esaten dutse beste leku batzuetan, "bedar-ardatza". Ik. meta.  Eibarren meta zein ardatz bixak erabiltzen dira, baiña meta gehixago.
© Jaione Isazelaia
5 . ardatz. iz. (TE). Huso; rueca. Esku batian gorua eta bestian ardatza, makiña bat mataza eindako amandria.
6 . ardatz. iz. (TE). Eje de máquina. Makina batian biraketa mogimentua transmititzeko pieza zilindrikua. Baitta bere inguruan biraka loka dabillen zerbaitten euskarri egittekua be. Ik. eje.  Berba arrunta hiztun edadetuen eta baserritarren artian. Ostera, gero eta belaunaldi gaztiaguaguen artian eje berbiaren erabilleria agertzen da.
ardatz nausi.
1 . ardatz nausi (ardatz nagusi) [ardatz nagusi]. iz. (ETNO). Eje principal (ferrería). Tikiñoi-nagusixan (azeliñ-nagusixan) ardatza, gabixari eragitten detsen mazukarixak daroiazena. Burdiñoletako berbia da. Gabixa darabillen tikiñoiari "tikiñoi-nagusixa" esaten jako eta haren ardatzari "ardatz-nagusixa".
2 . ardatz nausi (ardatz nagusi) [ardatz nagusi]. iz. (ETNO). Husillo patrón. Makiña-erreminttetan erreminttia eta piezian artian bihar dan mogimendua transmititzen daben ardatza. Honen tornuonen ardatz-nagusixak hari biborra ("Withworth") dauka eta hari metrikua emoteko gaizki be gaizki ibiltzen naiz.
ardatz-etxe. iz. (ETNO). Volvedor; porta-machos. Harixa emoteko ardatzeri bira-eraitteko erreminttia.
ardatzian egin. du ad. (ETNO). Hilar.