Eibar aldeko hiztegia
lupu. 1 . lupu. iz. (TE). Escorpión; oruga venenosa; sabandija. Har mota bat. Zomorro pozoinduna. Normalean parte txarreko kokuei buruz esaten da. Batzuentzat erugea, gaztelerazko "salamandra" ere esan nahi du. Konparazioetan asko erabiltzen da" (EEE, 124). / Holaxen deitzen jako, orokorrian, gaizto eta kaltegarritzat jotzen dan edozein animalixa txikiri. Kontuan izan inguruko herri batzuetan (Leintz aldian gehixenbat) holaxen deitzen detsela erderazko "salamandra"ri (ETNO). "Sabandija venenosa de muy mala leyenda en el caserío" (TE, 536).
Lupua baiño gaiztuagua zan ha gizona. / Lupua baiño gazixagua dago bakillau hori. / Lixarra; lupua hantxe eoten da sarrittan, e? Gerraurrian akordatzen naiz, aittak esan estan: -"kontuz ibilli! lupua eukitzen dabe eta!". / Bedartzan nindoiala lupua zapaldu neban. Eibarren ez dago eskorpioirik, baiña holaxen deitzen detse batzuek, baitta salamandra eta sabandija be.
2 . lupu. iz. (NA). Veneno. Benenua, pozoiña.
"Hori lupuori" esaten da; hori basarrittarren ipoiña da baiña, e?! Txarra da hori; "hori gizon lupuori" esaten bada, mal asunto!. / Lupua baiño gaiztuagua zan ha gizona. lupua baino txarragua izan. (ETNO). Peor que el veneno . Lupua baino txarragua da hori!
|