Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
diru.
© Mireia Ugarteburu
1 . diru. iz. (TE). Dinero. Dirua bihar da bizi izateko, ez bizi diruak pillatutzeko ugarrak eta gorriñak alperrik galtzen dittuan lekuan. / Perretxikutara, erbittara, ardautara, dirutara.
2 . diru. iz. (TE). Moneda. Diru urrezkuak gehixago balio dau zidarrezkuak baiño, eta honek txanponak baiño. Oiñ alde guztietan, papelezko dirua nausi.
diru gose madarikatua. esap. Ambición de dinero. Gaur eguneko diru gose madarikatua!  "Locución equivalente al auri sacra fames del latín" (TE, 292).
dirua aurreratu.
1 . dirua aurreratu. du ad. (TE). Ahorrar dinero. Lehelengo diru apur bat aurreratu eban, eta gero diru hori aurreratzen eban estu ziranen artian, honenbesteko sarixa aurrez kenduta. / Diru aurreratzalle, nahi tta nahai ez. (Zirik 74).
2 . dirua aurreratu. du ad. (TE). Prestar dinero. Lehelengo diru apur bat aurreratu eban, eta gero diru hori aurreratzen eban estu ziranen artian, honenbesteko sarixa aurrez kenduta.
dirua batu. du ad. (TE). Efectuar una cuestación; hacer colecta. Diru batze asko izaten zan Eibarren, beti asmu onetarako.
dirua bota.
1 . dirua bota. du ad. (TE). Disipar el dinero; despilfarrar, malgastar. Hutsa denboran, gurasuengandiko diru guztia bota eban.
2 . dirua bota. du ad. (TE). Contribuir con dinero; apoyar económicamente. Neri tokatzen jatan dirua bota dot kerizpian diranendako.
dirua egin (diruak egin). esap. (TE). Adinerarse; enriquecerse; hacer fortuna; prosperar. Dirutu, aberastu. Hona agertu dan jendia, ez bizi izatera, ezbada ze dirua eittera. Ik. aberastu, dirutu, otxindu.
dirua ipini. du ad. (TE). Colocar dinero, invertir. Dirua ipiñi eban gure aitta zaharrak, Alfa aurrerarutz jartzeko.
dirua kendu.
1 . dirua kendu. du ad. (TE). Tomar dinero a préstamo. Dirua mailleguan hartu Dirua kendu detsa osabiari, sari oso laburrakin, etxe barrixa eitteko.
2 . dirua kendu. dio ad. (TE). Dar un sablazo, sablear. Norbaitti dirua atara itxultzeko asmo barik. Gaur zeiñi kendu ete detsa dirua arlote horrek?  TEk diñuanez, txarrerakuan erabiltzen da.