Eibar aldeko hiztegia
bili. iz. (TE). Pato (Anas sp.). Bilixak hazteko, ur-ondua bihar da. / Hori Eibarko berbia dok. Plaentxian eta Ermuan "paittak" esaten juek, baiña guk "bilixak". "Paittak" be bai, baiña "bilixak" gehixago. Pasekueri, gero, "ahatak", baiña etxekueri, "bilixa": "emoixon jaten bilixeri" eta "atzo bilixa afaldu genduan soziedadian". Ik. paitta. Etxeko (edo basarriko) ahatendako izena; pasekuak eta kazakuak ahatak dira; basarrikuak bilixak edo paittak.
|