Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
orrazi.
1 . orrazi (orratzi). iz. (TE). Peine. Haren uliak, orratzirik (ez eban) iñoiz ezagutu.
2 . orrazi (orratzi). iz. (ETNO). Pieza del carro. Burdixan kajia eta burpillen ardatza katiatzeko; aldamenetik, goittik behera, ardatzari eusten detsen egurrezko lau ziri. Ik. burdi, burpil, burtorrazi.
orrazi-zarratu (orratzi-zerratu). iz. (NA). Peine para despiojar. Ume kutxauak! zorrixak eta, ene-ene! Orduan ez euan botikarik eta! Orratzi-zerratua ez dozu jakingo zer dan! gauza estu-estuak, orraztekua, eta beste txikitxo bat, pasatzekua; harek batzen zittuan zorrixak. Eta hantxe illaran, klak!, eta klak! eta... Orratzi-zarratua beti eoten zan gurian, beti-beti. Eta gure ama garbixa zan, señoria zan gure ama baiña... bildurretan beti, eskolatik ero, umetan ekarten neban bat ero bi eta... Baiña aumentau eitten dia, e?! Orixuak kentzen dittu, baiña jakiñ ez orduan!.