Eibar aldeko hiztegia
barri [berri]. 1 . barri [berri]. izond. (TE). Nuevo,-a; recién . Oin dala gitxikua. / Aditza + barri, oin dala oso gitxi: etorri barri, ezkonbarri...
Etxe barrixa ein bihar izan eben gure aurrekuak, dogun abizena guri gelditzeko [Etxebarria]. / Jausi dan etxia barrixa zan, hiru urte bez jaso ebela. / Biarrian (lanean) ikastera sartu barri zan mutil bati. (Zirik 57).
Anton. zahar. 2 . barri [berri]. postp. (TE). Acerca de, sobre alguien o algo. Ezer jakiñ al dozu haren barri? / Zuk ondo dakizu Eibarko barri. / Ezin baña nik [makiñia] konpondu, etxakixat honen barri ta. (Zirik 46).
Asko erabiltzen da, batez be jakin aditzakin: norbaitten edo zerbaitten barri jakin.
3 . barri [berri]. iz. (TE). Noticia, novedad, suceso reciente. Eibarko barrixak ekarri deskuz handik etorri dan batek. / Herrixan zabaldu zan bolo-bolo Patxikoren heriotzaren barrixa.(Zirik 28).
Normalian pluralian erabiltzen da.
Barri On [Berri On]. iz. (TE). Buena Nueva, Evangelio. Barri Ona, hau da, Ebanjelixua, noiz heldu ete zan gure aldietara? barri-barri [berri-berri]. adlag. (TE). Como nuevo,-a; completamente nuevo,-a . Erremedixo harek barri-barri laga nau. / Pintura aldi bategaz, barri-barri geldittu da etxia. Indartzia nahi danian errepikatzen da: barri-barri.
barrien barri. adlag. (TE). De nuevo, nuevamente, otra vez. Barrien barri hasi bihar izan eban bizimodua. Ik. berriro, berriz. |