Eibar aldeko hiztegia
esker. iz. Gratitud; favor, beneficio; gracia. Esker berbia bera bakarrik ez da normalian erabiltzen, postposiziño moduan baiño, edo forma konpueston baten, edo lokuziñuetan...
esker hobe. iz. (OEH). Mayor agradecimiento. Esker hobia merezi ebala usterik. (Ibilt 479).
esker on. iz. (TE). Agradecimiento; gratitud. Úmiak esker ona zor detse gurasueri. / --Jauna, nik zor detsuran esker onak eta semetzako detsuran guriak [...]. (Ibilt 483).
esker oneko. izlag. (TE). Agradecido,-a. Esker onekua zalako, gehixago lagundu zetsan Jaungoikuak. esker txarreko. izlag. (TE). Desagradecido,-a; ingrato,-a. Esker txarrekua urten zetsan semiak, eta haxe izan zan bere akabua. / Esker txarreko saskarkerixa hau. (Ibilt 479s).
eskerrak. iz. (TE). Gracias a; gracias a que. -Indartu zara atzera be. -Bai, Jaungoikuari eskerrak. / Eskerrak estalpian hartu gaittuana euri zaparrara honek. / Juan Jose zanaren semiari eskerrak, bertsu hónek gorde izan dira. (Zirik 94n)
/ Eskerrak berak Petrari emon detsazen konsuelueri, bestela zoratuko ei zonan. (Zirik 28).
/ Eskerrak bera denporaz ibili zana. (Zirik 35).
/ Eta hala irauntzen dogu, Jaungoikuari eskerrak, gaur arte. (Ibilt 483).
eskerrak emon. du ad. (TE). Agradecer; dar gracias. Eskerrak emon deixoguzen Jaungoikuari, gaurko egun ederragaittik. / Eskerrak emotia bihar dogu Jaungoikuari, arnasia, argixa, osasuna, ogixa eta dogun itxaropenagaittik. eskerrak milla (esker milla) [mila esker]. esap. (TE). Gracias mil. Eskerrak milla danori.
eskerrik asko (eskarrik asko). esap. (TE). Muchas gracias. Eskerrik asko lagundu destazuen guztiori!
milla esker. esap. (TE). Mil gracias. Eruantzaille biren kontua Eibarren. Bostegun hiretako eta bostegun neretzat, milla esker emon jestaz ba bixondako.
|