Eibar aldeko hiztegia
basarri (baserri) [baserri]. iz. (TE). Caserío; casería. Baserrixak, gehixenetan, banakuak. / Basarriko bizimodue... ba holan! Bizi! Oiñ hara jutia bizitzera? Baiña orduen zelan bertan bizi giñen, ba mañarik ez! Kalien jentia bizi dan moruen? Han, e, han ez egon holakorik! Etxera etorrittakun ganaua orruz kortan, ta biharra! Harentzat ganajatekue solotik ekarri bihar! Edo txahalgintzia dala, edo ganaua sarri askotan be gaizki, ta nobera be gaizki... Ta danetik! Danetik! Ondo hezitte geozan gu basarrirako! Ondo hezitte!. / Arrate balleko basarri bateko maiorazko bat ei zan, zeken txamarra. (Zirik 51).
Ik. basetxe. Gaur egunian basarri da Eibarren gehixen erabiltzen dan formia.
basarri-arotz (baserri-arotz). iz. (ETNO). Carpintero dedicado a arreglar y construir caseríos; carpintero para aperos de labranza. Oin gitxira arte, basarrixak basarrittarren artian jaso eta konpontzen ziran; auzo gehixenetan basarri-arotzak zeren, basarrixan zurajia egittiaz arduratzen ziranak.
basarri-bizitza (baserri-bizitza). iz. (TE). Caserío, vivienda rural. Berregun bat baserri-bizitza ziran Eibarko mugen barruan. Ik. basarri-etxe. basarri-errentero (baserri-errentero). iz. (TE). Caserío arrendado. Kiñarra ballian, baserri asko baserri-errenteruak. basarri-etxe (baserri-etxe). iz. (TE). Caserío cerca del núcleo urbano. Kaletik hurrian, baiña baserri-etxia da zuena. Ik. basarri-bizitza. basarri-jabe (baserri-jabe). iz. (TE). Caserío propio; propietario de caserío. Arrate ballian, baserri asko baserri-jabiak. basarri-mutil (baserri-mutil). iz. (ETNO). Casero joven; casero. basarrixetako alkate (basarriko alkate). iz. (ETNO). Alcalde pedáneo. Ik. auzo-alkate. kale-basarri. iz. (ETNO). Caserío situado en la calle o muy cerca. "Kalian bertan (edo oso hurrian) daguan basarrixa. Gehixenetan txikixaguak, barrixaguak eta lur gitxiagokuak".
Guria basarrixa zan, baiña probaderua bertan zeguan, Untzagia hurrian... Guria zan kale-basarrixa, ez dakizu? Neretako ez zan diferenziarik basarritik kalia. |