Eibar aldeko hiztegia
onguak (ondduak) [onddoak]. iz. (TE). Hongos, boletus (Boletus sp., Suillus sp., Xerocomus sp.). "Hongos del género boletus" (TE, 593).
Uda-azkenian, iria ebaterakuan, ondduak ugari.
/ Onyuak, uda-azkenian ernetzen dira ugari.
/ Onguak mordua dagozak. Gozuenak eta hamen aprezio gehixen egitten
detsagunak Ongo zurixa (Boletus edulis) eta Ongo baltza (Boletus
aereus) dittuk. Beste hau be [argazkixan Boletus badius] oso gozua dok,
eta nahiko ugarixa. Hori be hartzen juagu, ongo gorrixa (B.
erythropus); jentiak ez jok ezagutzen, baiña hori be ona dok. Beste
hau, ostera, ez (Suillus grevillei); txapel gogorra jakak eta gusto
gitxi. Onguen artian onak asko dagozak, baiña zapo-perretxiko
ganorabakuak be mordua (B. piperatus, B. bovinus...).
/ Perretxikutarako lehenago apeziño apur bat baneban. Ermuan dagon
haundiñe ekarritta nago ni, ondue! Holakotxie! Perretxikua lehen
urritxa zan; urritxa ta urdiñe. Lehen ondue ez genkixan guk zer zan.
Segan eta mendixan ondo-pillo itzela, ta jo segiakin ta jaurti! Ta oin
ondo-jaten ekin detsa jentiek, geruago, ezta? Ona zala, ta oiñ ondo
ondorik jentie.
TEk ondjuak dauka pluralian, eta guk lekuko bakar bati jaso detsagu ondo be. Normalian baiña, ongo esaten da gaur egunian (ETNO).
Gehixenetan jangarrixegaz bakarrik erabiltzen dan arren, jeneralian
onddo taldeko guztientzat darabigu ongo izena. Gehixenetan pluralian : onguak.
|