Eibar aldeko hiztegia
egi [egia]. iz. (TE). Verdad. Egixa esatiak sarri kaltia ekarri arren, egixa beti esan biharrekua. Artikulua hartzerakuan holan esaten da: "Con acento prosódico en la e [égixa]" (TE, 302). Egixa dana indartzeko berbia repetiduta be erabiltzen da: egi-egixa.
egi benetan [egia benetan]. adlag. (TE). De/en verdad, verdaderamente. Egi benetan esaten detsut alargun koittau honek beste guztiak baiño gehixago emon dabela (Luk. 21. 3). Ik. benetan. Benetan edo bene-benetan askoz be gehixago erabiltzen da.
egi-egixa [egi-egia]. iz. (OEH). La pura verdad. Egi-egixa ei da. (Zirik 81).
egixa esan [egia esan]. lok. (OEH). A decir verdad. --Baiña seguru hago hemen galdu jana? --Egixa esan, galdu, han handikaldian galdu jatak. (Zirik 54).
|