Eibar aldeko hiztegia
iskotu, iskotze ( iskotutze) [idiskotu]. du ad. (TE). Cubrir la vaca con el semental; inseminar vacas; cruzar la vaca con el novillo. "Cubrir la vaca con el semental" (TE, 236). / Cubrir la vaca para la procreación (TE, 453).
Behixa iskotzera eruan dabe paradara. / Gure behixa gaur daroiagu iskotutzera. / Behi hau iskotutzia biharrian dago. / Diputaziñuan paradan ein dabe behixa iskotutzia. / Lehen-lehen iskua egoten zuan hemen. Iskua etxian! "Behixa iskuan eske dago", ta sartu behixa ta iskua txabolara, ta iskotu. Oin inseminaziñuakin, oiñ iskorik bota bez! Oin iskua botatzen jakuek kanpokueri, harek ezin leikezelako ekarri ta... diabruak diralako. Lehen , ba, danok etxian eukitzen genduazen, kortan. Etxian isko ona baeguan, haxe bota, ta beste leku baten badago hobia, "Hi Botako detsak iskua?" ta "Bai, bai" ta hara eruan. Ik. kastigau, beteta, paradako isko, adarittu, apotu, hazittarako, iskua bota, zaldittu. Normalian behixa iskotu esaten da, perifrasis moduan.
|