Eibar aldeko hiztegia
itsu. 1 . itsu. iz.-izond. (TE). Ciego,-a, invidente. Ikusmen bakua.
Zeiñena izan zan hamen pekatua, beronena edo bere gurasuena, gizon hau itsua jaixo zeiñ aman sabeletik? (Juan, 9. 2). / Harrittuaz bere buruakin, nola haiñ itsua ahal izan zan, alde batera lagatzen horrelako emazte ikusgarrixa. (Ibilt 467).
2 . itsu. izond. (OEH). Aficionado, -a; fanático, -a; empedernido, -a. Mahaikada gizona batu ziran, danak perretxikujale itsuak. (Zirik 62).
itsu-itsuan. adlag. (OEH). A ciegas, ciegamente. Ahotik kendu barik itsu-itsuan pitxar erdi hustu eban. (Zirik 18s).
/ Hasarratu eta itsu-itsuan juan zan etsaiagana.
itsu-laguntzaille. iz. (TE). Lazarillo, guía de ciego. Zortzi urtekin, itsu-laguntzaille juan zan herririk herri. itsuan. adlag. (TE). A ciegas, ciegamente. Ezer ikusten ez dala; berotasunian.
Itsuan dabil nora ezda, txingor eta inbriska artian. / Zalduna ez zan larrei larrittu Dukiak ziñuanakin, jakiñian itsuan ziharduana. (Ibilt 480).
/ Nere itsuango pauso itsuak. (Ibilt 489).
Ik. begi itsuan. Indartzia nahi danian repetidu egin leike: itsu-itsuan.
|