Eibar aldeko hiztegia
konpondu, konpontze (konpondutze). 1 . konpondu, konpontze ( konpondutze). du ad. (TE). Arreglar, reparar, componer; solucionar, reconciliar, resolver. Gauzak eta arazuak be konpondu egitten dira.
Etxia konpondu dogu, neguan itxogiñik ez deigun izan. / Ebaristo kojuak konpondu desta erlojua. / Ezkondutako andren zeregiña, gizona ondo konpontzia. / Ez dau gura izan soiñekua konpontzia eta emon ein dau. / Artian holako gauza hasarria izan ezkero, luzia izaten da gero konpondutzia. / Gure artian zan alkar aittu eziña, berak konpondu eban. / Ba, konpondik aguro, hainbeste jente zain daukagula dirua galtzen gauaz da. (Zirik 46).
/ Bixar goizian neuk konponduko haut. (Zirik 118).
/ Ez jakin gauzonik eitten, demontriak halakuak. Nik konponduko jonat. (Zirik 28).
/ Baña beti eukanetik dana konpontzeko maratillaren bat [...]. (Ibilt 471).
2 . konpondu, konpontze ( konpondutze). da ad. (TE). Entenderse, llevarse, congeniar; arreglarse, apañarse. Bizi guztian ondo konpondu dira. / Ni neu konpontzen naiz, bihar bada, hutsakin. / Neskame honek [...] hartu zetsan lege ona eta haundixa etxekoandriari, zeiñegaz ederto konpontzen zan. (Ibilt 474).
Normalian ondo, txarto, gaizki... adberbixuekin erabiltzen da.
3 . konpondu, konpontze. da ad. (OEH). Arreglarse(las), manejarse. Nola konpondu haiz azkenera arte hutsik ein barik jokatzeko? (Zirik 30).
hor konpon. interj. (TE). allá te (se,) las arregles/compongas; allá tú (él,). "Ahí te las compongas, como quien dijo: después de mi el diluvio" (TE, 605).
Hor konpon Marianton, nik neria eiñ jonat eta!
/ Gero eurixa eitten badau, hor konpon, nik ez zaittut tapauko.
/ Esr. Hor konpon Marianton!
|