Eibar aldeko hiztegia
neurri. 1 . neurri (negurri). iz. (TE). Medida: tamaño, dimensión; rasero. Azunbreko neurrixa ardauantzat. / Horri pieziorri ondo hartu ete detsaaz neurrixak? Ze, hi tartakin txamarra haiz eta ez nok fixatzen hirekin. / Txantxilloia batzutan izaten zan pieza bat, muestra moduan. "Échantillon" izaten da negurri bat. / Peporrok ze neurrittako oiñetakuak erabiltzen dittuan. (Zirik 85).
/ Basotik eran biharrian azunbreko neurrittik eraten juat. (Zirik 94).
2 . neurri. iz. (TE). Medida; límite. Onenian be, egun urte gizonan neurrixa. / Iñoiz bere neurritik ataratzen bada be serenuak errespetuz beiratzen detsa. (Zirik 53).
/ [Tabernaria] bere bezerueri aitzen emoten zekixana zan. Ta eratallia barriz neurririk bakua. (Zirik 69).
/ Beitturik Vergier-go loibian edertasuna eta haren gatzan neurrixa. (Ibilt 486).
/ Aiskidetasuna neurri batera heldutzen zanian. (Ibilt 473).
neurriko. izlag. De la medida, de la medida justa; de la medida de. Joxio buruhaundixan txapela edo bestela bere neurriko bat nahi neuke. (Zirik 116).
neurrira. adlag. (TE). A (la) medida. Neurrira eindako soiñekua beti jausten da hobeto, dendan erosittakua baiño. neurrira jokatu. esap. (ETNO). Apuestas que se hacen teniendo en cuenta el peso y el volumen del ganado. Herri kirolak: probetako berbia.
Oingo probetan idixak 1.100 kilotan sartu bihar juek, esate baterako; eta neurrira jokatuta, neurrixa 16 arruakua pariandako. Handik gorakueri kargia ezarriko jakuek: gorutz egindako ontza bakotxagaittik, kinttal bateko kargia. neurrittik [neurritik]. adlag. (OEH). Moderadamente, con mesura. Neurrittik erateko bakarrik esan jestan neri [medikuak] ta nik, esana betetziarren, basotik eran biharrian azunbreko neurrittik eraten juat. (Zirik 94).
neurrixak hartu. du ad. (ETNO). Medir, tomar las medidas de algo. neurrixan [neurrian]. neurriz-gain. adlag. (ETNO). Excesivamente, en exceso. Normaltzat edo egokitzat hartzen danaz gorakua, larregikua.
Arasak neurriz-gain bete jittuek eta ukat egin juek. Izan be, ohol kaxkarrok zelan aguantauko juen ba, hainbeste pixatzen daben trokelekin neurriz-gain bete ezkero!. |