Eibar aldeko hiztegia
ospatu, ospatze (ospatutze). 1 . ospatu, ospatze (ospatutze). du ad. (TE). Celebrar . Gabonak gurasuegaz ospatutzia gura neuke. / Dukiak gertau eban bere jauregixan haren osasuna ospatzeko, jai haundi bat. (Ibilt 486).
/ Kant. Ator, ator, mutil etxera / gaztainak zimelak jatera / Gabon gaba ospatutzeko / aitaren ta amaren ondoan...
2 . ospatu, ospatze (ospatutze). du ad. (OEH). Alabar, loar, elogiar, ponderar, glorificar. Nola bizi zaran aiskideren bat zerbidu gabe, hainbeste andrakume eder artian iñor ez dozula ospatzen. (Ibilt 475).
/ Ni bezelako gizakume apalak, ziur bai norbait ospatzen dabela, nahiz alperrik edo barre eraintzeko. (Ibilt 476).
|