Eibar aldeko hiztegia
berbatu, berbatze (berbatutze). 1 . berbatu, berbatze ( berbatutze). da/du ad. (TE). Apalabrar, convenir, comprometer(se) de palabra. Berbia emon, berbaz tratua egin.
Katalin Bizkaiñekuak berbatu dabe txarrixa Aretan. / Ez dozu ondo ein berbatutzia, ez kunplitzekotan. / Berbatu da plaentxiatar batekin da ein dabe posturia norek murgil luziagua ein. (Zirik 38).
/ Berbatutako ezteguak. (Ibilt 212).
Ik. berbia emon. 2 . berbatu, berbatze. da/du ad. (TE). Tener unas palabras, llegar a las palabras; discutir, gritarse. Hasarratu.
Berbatu zan nausixagaz, eta berbetatik jo eben orruetara, eta orruetatik ikubilletara, eta hor dozu oin kerizpian. / Eztakitt zer zala-ta, plaentxiar bat tiki-miki batetik hasi ta berbatu ei zan eibartar batekin. (Ezten). / Ez dakigu zer dala-ta, berbatu ziran lagun bi. (Zirik 67s).
|