Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
bertako. izlag. (TE). Autóctono,-a, propio,-a del lugar; del país. Leku baten gaiñian, hangua dana. Izatez, balixo erakuslia daukan adberbixo kategorixako formia da, leku-denborazko genitibo markaduna; baiña hamen kasuan esanguria pixkat lexikalizauta dago. Gure hizketia, bertakua ete da? / Bertako jendia. / Bertako ipoiña.  izatez, balixo erakuslia daukan adberbixo kategorixako formia da, leku-denborazko genitibo markaduna
bertako egin. da ad. (TE). Naturalizarse, avecindarse; aclimatarse, integrarse. Nunbaittera bizi izatera juan eta bertakotu. Aspaldixan bertako einda dago. Ik. auzoko egin.
bertako txitxi. iz. (ETNO). Bisbita arbóreo (Anthus trivialis). Txori izena da. Alde bakarra hankak dittuk; atzeko atzazkalari begiratu bihar jakok. Luzia bajaukak paseko txitxixa dok, negukua. Motza bajaukak, orduan, bertako txitxixa, udakua. Bixak dittuk gozuak jateko. Gitxi jaukek jateko, baiña ona, kirri-karra, hazur eta guzti. Bai udakuak eta bai negukuak, bixak bardin. Ik. txitxi.