Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
berun.
1 . berun. iz. (TE). Plomo. Beruna, gei astuna eta ugartzen ez dana. / Beruna astuna dok eta ez dok ugartzen. Bañeriari instalaziñua egitteko-eta, ba, 30-eko berunezko hodixa erabiltzen dok, ugartzen ez dalako. / Dornuari berunezko ahuak ipintzen jakoz pieza fiñeri oratzerakuan, hónek ez orbantzeko. / Berun barik heltziarren, kendu ezindako akatsak egin jakozak. / Garau-sartzailliak be berunakin betetzen dittue haixe-zuluak.
2 . berun. iz. (ETNO). Fusible; plomo. Hi txotxo! Begiratik peorako argixa. Ez jakixat berunak erreko ziran ala bonbillia, baiña zeozer bai! Ia illuntzia aurretik konpontzen duan. / Oiñ ez dago halakorik, baiña lehen sarri berunak erre eta kanbixau ein bihar izaten ziran.  Normalian pluralian erabiltzen da.
berunak. iz. (TE). Mordazas de plomo. Dornuan, pieza fiñeri orbanik atara barik oratzeko erabiltzen diran berunezko ahuak (ETNO). / "Planchas de plomo con que se amordaza el tornillo de banco" (TE, 249). Berunak ein biharra daukagu, eta eskatixozuz moldiak Nikanorri. / Dornurako berunak gertauko jittuat labian. Ik. mordaza.