Eibar aldeko hiztegia
2 . bete. 1 . bete. adlag. (TE). Lleno a tope; totalmente lleno,-a. Neri ontzixa bete; horri, erdixa. / Neurrixa, bete-bete emon desta. Esaterakuan indartzeko: bete-bete; eta holan TEk diñuanez, "Buena, llena y apretada (la medida), que dicen los notarios" (TE, 252) aitzen emoten da.
2 . bete. zenbtz. (TE). Un,-a (completo, entero). Ordubete, astebete, hillabete, urtebete. / Ordu betian errekan ibili ondoren, gauza gutxi harrapau eban. (Zirik 35).
Izatez, bat-en errealizaziño bat da, eta zeozer osua danian erabiltzen da. TEk diño denporazko berbetan erabiltzen dala -"se sufija con los nombres que denotan espacio de tiempo" (TE, 252)-, baiña edozein neurrikin erabili leike: metro bete, baso bete eta abar.
3 . bete. izond. (TE). Lleno,-a. Etxe aurreko intxaur-arbolia betia dago. / Tabernia bete jente ta kriarak gelditu barik abasto
emon eziñik. (Zirik 70).
bete-bete egin. esap. (TE). Llenar(se) hasta los topes, hartarse, saciar(se). Aspaldiko partez, bete-bete ein naiz. / Gozua eritzi zetsan botikarixuak eta eiñ eban ekiñaldi on bat, bete-bete eiñ zan arte. (Ibilt 473).
bete-betian. 1 . bete-betian [bete-betean]. adlag. De lleno, plenamente, totalmente. Osorik, erabat Bete-betian asmau dozu. / Zuk diñozuna bete-betian sinisten dot. 2 . bete-betian. adlag. (TE). Por un pelo, justamente. Justu-justuan. Bete-betian librau naiz oker haundi batetik. / Bete-betian heldutzen zan bihar nebanera aldian neroian dirua. |