Eibar aldeko hiztegia
bizi. 1 . bizi. iz. (TE). Vida. Lurrian, uretan eta haixetan, dana da bizixa; suak bakarrik ez detsa lekurik emoten, infarnuan izan ezik. / Bizixagaz ordaindu biharko dozu zeure irutxurra. (Ibilt 480).
Ik. berebiziko onduen. 2 . bizi [minbizi, bizien]. iz. (TE). Cáncer. Gaitz bildurgarrixa bizixa, ez dalako ezagutzen zerek sortzen daben eta zeregaz osatu laikian. Ik. bizixan. Bizixana gehixago erabiltzen da; gaur egunian, minbizia be entzuten da eta gehixago kantzerra.
3 . bizi. izond. (TE). ágil, vivo,-a, dinámico,-a, rápido,-a. Pelotari bizixa, besterik ez lakua. / Bixiza tratuan, eta beti bere alderakua. Ik. azkar, bizkor. bizi nahi izan. esap. (TE). Querer vivir, sobrevivir, subsistir. "Lan edo zeregin gogorretan jarduteagatik ordain urria daukanari esaten zaio" (EEE). / "Se dice de las labranzas pobres o de los rudos y humildes trabajos que se pagan mal y denotan el esfuerzo de vivir" (TE, 269).
Horixe bai dala bizi nahi! / Hala aurkittu zan, alde batera hill guran ez beitzeko bere pauso lotsagarrixa; eta bestera bizi nahixan, Zaldunagan mendakatze gogorra ahaldutzeko. (Ibilt 478).
Ik. bizigura, bizinahi. bizi txar. iz. (TE). Mala vida; vida miserable. Kant. Basarrittarra, tirri, tarra, zapuan zuluan bizi txarra.
TEk diño euren sasoian mutikotan kantatzen ebela.
|