Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
© Aitor Usobiaga
edur [elur]. iz. (TE). Nieve. Ezagutu dogu edurra Domuru Santuetan eta Paskuetan be bai. / Edurra eitteko itxuria daka, bai, edur-haixia dabil. Euzki ederra hobe!, baiña euzkixa eta hotz gero... ez da ona! Akordatzen zara, oin berrogeta hiru urte? Munikolaneko kunbuan neu be igeri einda nago febreruan bixan. Izardi baten gegozen aitta eta bixok. "Han iñobe ez dago" esan, narrustu eta "dzunba!" uretara!; bai bixkor urten be, jolin!. Ik. edur-haixe.
edur-lapatx. iz. (NA). Capa fina de nieve. Edur-lapatxa euan bidian eta, kotxia albora juan!
edur-maluta [elur-maluta]. iz. (TE). Copo de nieve. Edur-malutia dihardu eta berihala zurittu dittu goi eta behiak. / Edur-malutia dihardu fara-fara. Ik. maluta.
edur-pelota. iz. (TE). Bola de nieve, pelota de nieve. "Pelota de nieve en la diversión de hacer batalla con ellas" (TE, 300). Edur-pelotegaz, gerra luzia ein dabe eskolako mutillak.
edur-pikor [elur-pikor]. iz. (TE). Nieve que no moja. Malutak izan biharrian, txingorran antzeko edurra, gogorra eta txikixa (ETNO). Edur-pikorragaz ekin detsa eta edur-malutiakin amaittu dau. / Edur-pikorra dihardu. Ik. edursiku.
edur-ur. iz. (ETNO). Aguanieve. Ik. edurbusti.
© Ezezaguna
edur-zulo [elur-zulo]. iz. (ETNO). Nevera. Lehen-lehen-lehen, izotza be eiñ eitten zan. Guk izotz-fabrikia ezagutu genduan Birjiñapian. Baiña lehenago, mendixan. Edurzuluetatik ekartzen zan asto gaiñian izotza herrixetara. Ik. edurtegi.
edurra egin / jardun. du ad. (TE). Nevar. Bart edurra ein dau, eta goizian dana zuri agertu da. / Edurra dihardu farra-farra. / Zelan ez da ba zuri-zuri egongo? Edurra gogor ziharduan atzo etxeruzkuan!. Ik. edurrak jo.
edurrak jo. du ad. (ETNO). Nevar. Edurrak jo dau Naparrua alde guztia.