Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
eper. iz. (TE). Perdiz. Eperrak, lurrian ataratzen dittu umiak.
eper gorri. iz. (ETNO). Perdiz (Alectoris rufa). Pentsaizu, gerra aurrian gure aitxitxa arratsaldeko seiretan urten Orbeanetik, Zesterora juan zan, ta arratsaldian hil zittuan lau eper! Lau eper Zesteruan! Gauza bat esango deuat. Hamen trikitrixan dantzan eitten danian kantua dago: "...eperrak kantatzen dau Arrate Baillian...". Eperrak egoten zian, oin dala 100 urte.  Eper izena bakarrik be erabiltzen da Alectoris rufa espezierako, bera da-eta askogaittik ezagun eta ugarixena; gorri bestietatik apartatzia nahi danian gehitzen jako.
eper urdin. iz. (ETNO). Perdiz pardilla (Perdix perdix).
eper zuri. iz. (ETNO). Perdiz nival (Lagopus mutus).
eper-leku. iz. (TE). Terreno de perdices; lugar de perdices. "Lugar o terreno que abunda en perdices" (TE, 317). Araba laua, eper-lekua.
eper-txakur.
1 . eper-txakur. iz. (TE). Perro perdiguero. Eperretarako erabiltzen diran txakurrak: setterra eta pointerra gehixenbat Eper-txakur fiñak diru asko eitten dau. Ik. erbi-txakur, kirikixo-txakur, txinbo-txakur, ehiza-txakur, kaza-txakur, oillagor-txakur.
2 . eper-txakur. izond. (AS). Egoísta. Bere buruandako biharra egitten dabena, eper-txakurrak moduan. Politikuak dagozak klase bi: herrixandako biharra egitten dabenak eta eper-txakurrak. Ik. berekoi, beretzako, berezale, buruzale.
eperretara juan / urten. esap. (TE). Ir a cazar perdices. "Salir de caza a por perdices" (TE, 317). Aspaldi honetan, Riojara eta Burgosera juaten dira gure ehitzarixak eperretara.