Eibar aldeko hiztegia
esku. iz. (TE). Mano. Gizonan eskua buruan neurri eta aukerara einda dago, haren asmuak obratzeko. / Milla bizi izan balittuz be, pozik jarriko zittuan Jaunan eskuetan kulpagarri agertzera ezkero. (Ibilt 480s)
esku hutsian [esku hutsean]. adlag. (TE). Con las manos vacías, sin nada. Esku hutsik, ezer barik. / "A manos vacías" (TE, 349).
Esku hutsian ezingo gara agertu haregana, besuetakua dogun aldetik. esku oneko. izlag. (TE). Hábil, diestro,-a, de buena mano. Ez dot ikusi beste bat, haren moduko esku onekua gaixua zaintzeko. esku-mazo. iz. (ETNO). Maceta de madera. Formoia joteko erabiltzen dan egurrezko maillu txikixa.
Esku-mazua erabiltzen dok, ba, eztanbedarra joteko porejenplo. eskua emon [eskua eman]. 1 . eskua emon [eskua eman]. dio ad. (TE). Dar mano a alguien; apoyar, ayudar. "Aumentar atribuciones" (TE, 348).
Ikaslari, eskua emon zetsan uezaba baiño gehixago izan zeiñ. 2 . eskua emon [eskua eman]. dio ad. (TE). Dar/estrechar la mano; saludar. Ameriketan alkar ikusi genduanian, eskua emon netsan gauza asko ahazturik. eskua hartu. 1 . eskua hartu. du ad. (TE). Tomar autoridad, asumir responsabilidad. "Tomar iniciativa, autoridad y responsabilidades" (TE, 348).
Semiak eskua hartua dau, ez deiñ etxia oso hondatu. 2 . eskua hartu. du ad. (EEE). Apoderarse; apropiarse. "Zentzu peioratiboa ere badu, hartutako erantzukizun hori beste norbaiti kentzetik datorkiolako" (EEE, 32). / "Tomar la mano en sentido de usurpar atribuciones" (TE, 348).
Eskua hartu detsa eta oin bera da uezaba. eskua jaso. esap. (TE). Levantar la mano, amenazar. Amenazu modura.
Bere gurasuari eskua jasotako seme gaiztua da hori. Ik. ikubilla jaso. eskuan. adlag. (OEH). En mi (tu, su, etc) mano. Eskuan eukita etzenduan nahi, lehenago izan alkate. (In Zirik 100).
eskutik. adlag. (OEH). Por obra de, de mano de; por medio de; de la mano. Erruki gabe hillgo ebala bere eskutik. (Ibilt 485).
eskuz. adlag. (TE). A mano. Eskuz jokatzen dira partiduak Eibarko pelotalekuan. eskuz egiña (eskuz egindako). 1 . eskuz egiña (eskuz egindako). izond. (TE). Hecho a mano. Eskuz egindako belarrittako paria erregalatu zestan amak. Ik. eskuzko. Eskuz egindakoa gehixago erabiltzen da eskuz egiña baiño.
2 . eskuz egiña (eskuz egindako). iz. (TE). Manuscrito. Hango liburuteixan eskuz eiñak baziran, oin dala sei edo zortzi gizaldi eindakuak. Hau esanguriau "por antonomasia" ei dauka (TE, 350). / Eskuz egindako gehixago erabiltzen da.
|