Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
1 . estutu, estutze (estututze).
1 . estutu, estutze ( estututze). du ad. (TE). Estrechar; apretar, comprimir, ceñir. Edozetan erabili leike, esangura ziheztasunekin. Arotzerixan, oholak alkarren artian estutu, hurreratu, esan gura dau (ETNO). Estutu eban gerrikua, kontua etorrela entzunaz. / Neskatilla harek gerrixa bihar baiño gehixago estututzia gura eban, eta osasuna hondatu eban. / Ibaixak berez daben bide zabala estutzia, askotan kalterako. / Hau sueluau egitteko oholak estutu biharko jittuau. Anton. nasaittu. Ik. arrimau.
2 . estutu, estutze ( estututze). da/du ad. (TE). Apurar(se), angustiar(se), inquietar(se). Berebiziko onduen estutu zan, gauzia entzun ebanian. / Alperrikua zanetik estututzia, bertan behera laga zetsan danari. / Haxe zan gauzia estutzia azkenengo tantuan! Ik. larrittu.
3 . estutu, estutze. du ad. (ETNO). Prensar la manzana o uva para sacarle el jugo (sidra o chacolí, según el caso). Sardaua eittiak ez jakak pegarik ezebe! Apurtu sagarra ondo sagar-mazuakin; eta gero prensa txiki batera bota ta estutu. Etara dakazen ur danak eta barrika txiki bat bete, eta zabalik laga zulo bat gaiñian. Gero harek irakin eitten jok, eta zikiña urtetzen juaten dok. Eta ikusten danian ez dala behetik gora puspillorik etortzen, tapau. Laga hil batzuetan eta erateko listo dagok ha!.