Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
gauza.
1 . gauza. iz. (TE). Cosa, objeto. Denbora bateko pekaturik txarrena, gizona gauzia balitz letz hartzia. / Etxe hartan bazan gauzia ugari. / Gizonen biharbidia, etxian bihar diran gauzendako irabaztia.
2 . gauza. iz. Cosa, asunto, tema. Gertatzen, egitten, esaten dana... Bai gazte, ezkondu! Gauzak bere sasoian! / Herrietan gatxa da gauzak ixilik eukitzia. / Hórrek gauzok ez dira danen aurrian kontatzekuak.  Gehixenetan pluralian: gáuzak.
gauza gitxi [gauza gutxi]. zenbtz. (TE). Poco, poca cosa. Begiratzen badittugu mendixak, ikusiko dogu milla urtian gauza gitxi aldatzen dirala.
gauza izan. da ad. (TE). Valer, ser capaz, ser útil. Zerbaittetarako gai izan. Ezezkuetan erabiltzen da gehixenetan. Ez naiz gauza Arratera igotzeko. / Ez da gauza ezertarako. / Ondiok gauza naiz lanerako, hogei urte nittuanian bezela. / Sekula ez naiz izan odola ikusteko gauza. / Ibiltzeko be ixa gauza ez garala gatoz da. (Zirik 118). / Zalduna lurrera begira, begixegaz beitzeko gauza ez dala. (Ibilt 476). / Zaharra nago eta ez naiz gauza andragizonen zeregiñetarako. (Ibilt 397). Ik. gauzadan, gauzaeztan, kapaz izan.
gauza txar. iz. (NA). Cosa mala / perjudicial. Umedadia, gauza txarra da edozeiñ etxetarako. / Eskasa, gauza txarra danian ba, "hiltzian hurrengua da hori" esaten da.
gauzak. iz. (EEE). Menstruo, menstruación, regla. Andrazkuen berbetakua da. Andrakumiari gauzak hillian behiñ etortzen jakoz.
gauzia. interj. (JME). Vaya cosa!. Baj! Gauzia! Holan neuk be irabaziko neuke.