Eibar aldeko hiztegia
gose. iz. (TE). Hambre; necesidad de comer; ganas de comer. Gerren ondorian, gosia eta beste hiru Apokalipsiko zaldunen opia. gosepasau. iz. (JSM). Desgana por no comer a tiempo. Gosepasaua txarra da. / Eibarren "gosepasaua txarra da" esaten bada, Plaentzian, esanahixa aldatu eta, "gosepasaua ona da, jan eta gero" esaten dabe. gosiak [goseak]. adlag. (TE). De hambre, hambriento,-a. Urte batzuk gosiak igaro zittuan, eta haren atzaparkadia aldian eban. gosiak eregitta egon [goseak ireki]. esap. (TE). Estar (muy) hambriento. Oso gose izan.
Gosiak eregitta geldittu giñan, Munittibarrera heldu baiño lehen. gosiak hil [goseak hil]. da ad. (TE). Morir de hambre. Gosiak hilda ebillen eskeko aterik ate. / Lur háretan, urtero gosiak hiltzen dira milla asko. gosiak hil biharrian [goseak hil beharrean]. esap. (TE). Muriéndose de hambre. Oso gose izan. / "Denota un grado extremo del hambre" (TE, 413).
Gosiak hil biharrian heldu giñan ostatura. gosiak pasau. du ad. (TE). Desfallecer de hambre. Gosiak pasauta nago berbia amatau jatala. |