Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
gura.
1 . gura. iz. (TE). Deseo, voluntad; gana, apetito. Batzuen ondo guria, beste batzuen gaizki guria, mundua joko bat dalako. / Beti izan dot liburu horren guria. / Ardura ez deskuna entzun guriak zerlako okerra ekarri laikian. (Ibilt 461). Ik. nahi izan.
2 . gura. postp. (TE). Deseando, anhelando; queriendo. Etxe txiki baten guran nabill. / Beti ikasi gurarik dabill. Ik. nahi.  Bai aurrekuak bai postposiziñuak berak kasu markak hartu leikiez.
gura izan.
1 . gura izan. du ad. (TE). Querer, ansiar, desear, tener ganas. Zeozer nahi izatia. Hori da benetan gura izatia. / Berak gura izan eban. / Gura deirala, gura deizula, gura deixala; gura deigula, gura deizuela, gura deixela. / Gura dabenandako jan edo eran... Ik. nahi izan.
2 . gura izan. dio ad. (OEH). Querer, amar. Norbaitteri gura/nahi izatia. Zaldun jatorrari be hainbeste gura zetsanetik, [...] ezin eban sinistu emaztiak ziñuana egixa izan zeikianik. (Ibilt 479). / [Zaldunari] Danak ondo gura zetsela, eta hala be Dukiak umetatik beragaz ebanez. (Ibilt 475). / Iñoiz baiño gehixago eban ba begiko eta hobetuago gura zetsan. (Ibilt 484). / Munduan onduen gura izandako Maittia! (Ibilt 487).
gurako. izlag. (OEH). Del agrado de. Ez jakolako ezagutzen ez aiskide eta ez gurakorik andrakumien artian. (Ibilt 458).
guran. adlag. (OEH). Queriendo. Zazpi urte dira jarri nintzala haren borondate ona irabazi guran ondrau ospatziakin. (Ibilt 483).