Eibar aldeko hiztegia
bardin (berdin) [berdin]. 1 . bardin [berdin]. izond. (TE). Liso,-a; llano,-a, plano,-a. Kastilla aldietan, lur bardin zabalak asko dira. 2 . bardin [berdin]. izond. (TE). Justo,-a, equitativo,-a. Alkatetzarako, gizon bardin baten billa gabiz. Ik. justu. 3 . bardin (berdin) [berdin]. izond. (TE). Igual. Danian da bardiñ: batzuk onerakuak, beste batzuk txarrerakuak. / Guztiok ez dogu izaten borondate berdiña. (Zirik 6).
Ik. antzerako, ideko, igual. bardin izan [berdin izan]. da/dio/zaio ad. (TE). Dar/ser igual, ser algo indiferente para alguien. Nahi batera eta nahi bestera, neri bardin desta. / Bata edo bestia bardin jata neri. / Gauza ez ziralako edo nahi ez ebelako, bardin da, kontua da ez ebela ein. Bixetara erabiltzen da: bardin jata edo bardin desta .
|