Eibar aldeko hiztegia
lo. 1 . lo. iz. (TE). Sueño, acto de dormir. Lua da txantxetako hiltze labur bat; heriotzia, benetako azkenik ez daben lo eder bat. 2 . lo. adlag. (NA). Dormido,-a, descuidado,-a. Bueno! ala! Geuk iñona organizatzen eta geuria lo! Hau dok markia! ai-ai-ai-ai... lo egin. du ad. (TE). Dormir. Zazpi ordu lo eittia nahikua dala esaten dabe. / Jan eta lo, askon bizi izate guztia. / Serenuen andrak pe bere gizonakin nik baiño lo gehixago eingo dabiela uste juat. (Zirik 25).
lo egitteko gose. iz. (NA). Sueño; necesidad de dormir. Lehen umiekin, hantxe! Zelako gosia, lo eitteko gosia, enee! Akordatzen naiz, danak hantxe, geldi-geldi-geldi gabe guztian. Eta ixilik eoten bazan pozik gaiñera! ixilik eoten bazan... Ik. lo-gose. lo erain [lo eragin]. dio ad. (TE). Hacer dormir, adormecer. Amatxon kantu gozuak lo eraitten detse umiari igarri barik. lo gogorrian [lo gogorrean]. adlag.-esap. (OEH). Durmiendo profundamente. Zurruztada haundixaguetan jarri zan, lo gogorrian balitza letz, nekazari bat bezela. (Ibilt 468).
lo jaiki. da ad. (TE). Levantarse dormido,-a; andar adormilado,-a. Gaur, horraittiok, lo jaiki zara. / Lo jaiki da eta lelotuta moduan dago oindiok. lo laga. du ad. (EEE). Dejar dormido,-a. Eskolako umiak giñanian tronpiakin ibiltzen giñan eta baitta makiñatxo bat bidar lo laga be. Tronpian kasuan, "Ziba-jokoan trebea denak ziba bueltaka baina leku berean uzten duenean" (EEE, 51).
lo-erre. iz. (TE). Fatiga y mal humor producido por el sueño. Loguria dala-eta, umia nekatu eta negarrez hastia (ETNO). / "Se dice principalmente de los niños cuando les fatiga el sueño" (TE, 530). / Horrez gaiñera, "Lo gutxi edo txarto egin eta gero esnatzean izaten den egoera" (EEE, 43).
Ume hori lo-erriak dago eta eruaizu ogera. / Gau guztian hagiñeko miñakin egon nok eta lo-erriak esnatu nok. Ik. logura. lo-gose. iz. (NA). Sueño; necesidad de dormir. Gure gizonak lo-gosia eukitzen dau! Guria juan zan eta kitto! Ik. lo egitteko gose. lo-jaru. iz. (TE). Sueño ligero, siesta. "El dormir ligero de un rato, dormitar" (TE, 531).
Bazkalostian lo-jaru txiki bat eiñ dot.
Ik. etziñaldi, loaldi. lo-jarua egin. du ad. (TE). Dormitar, hacer la siesta. Lo aldi laburra egin.
Bazkalostian lo-jaru txiki bat ein dot. lo-jaruan. adlag. (OEH). Ligeramente dormido, adormecido. Kerizara etorri eta lo-jaruan dago.
/ Lo-jaruan zan neskamia albo baten egon zan ixillik eta ezkutuan. (Ibilt 487).
Ik. loaruan. lo-kuluxka. iz. (JSM). Sueño ligero, cabezada; siesta. lo-lo. iz. (IL). Sueño. Guazen lolo egittera, laztana, lolo, lolo, haundi egitteko. Ume berbetan erabiltzen da.
lo-lo egin. du ad. (TE). Dormir. Lolo eizu maittiorrek!. / Guazen lolo egittera, laztana, lolo, lolo, haundi egitteko. lo-zorro. iz. (TE). Ronquido. Kaletik entzutzen ziran haren lo-zorruak. Ik. lo-zurruztada, zurruztada, zurrunka. lo-zurruztada. iz. (TE). Ronquido. Bere lo-zurruztadak entzutzen ziran urriñetik. / Nere soldau-lagunak etaratzen zittuan lo-zurruztadekin eziñ izaten neban ganoraz lorik egin. Gau osua lo-zurruztadaka egitten eban. Ik. lo-zorro, zurruztada, zurrunka. lo-zurruztadetan. adlag. (OEH). Roncando. Ogeratu ziranian [...] zaldunak ekin zetsan berihala lo-zurruztadetan, baiña matrallian eskua zabalik ebala, guztiz esna. (Ibilt 468).
loaruan. adlag. (Tr). Sedado,-a, medio dormido,-a. Opio erretzailliak loaruan pasatzen juek egun osua. / Loaruan egon dein emoten detsez horrek medizinok, burua argiegixa daka-eta. Ik. lo-jaruan. lokamus. iz. (JSM). Sueño ligero, sueño corto. lotan. adlag. (TE). Durmiendo. Egun guztian ibiltzen da lotan. lotara. adlag. (OEH). A dormir. Eiñ zittuan tokixan emaztiagaz, neskamiakin eiñ zittuan jolas guztiak, eta itxuli ziran berriz lotara, (Ibilt 471).
lotara juan [lotara joan]. da ad. (TE). Irse a dormir, acostarse. Ez dira zortzirak, kedia ez da izan ondiok eta lotara juan da gure mutilzaharra. Ik. lotaratu. lotarako. izlag. (OEH). Para dormir, de dormir. Afari legia eiñda, lotarako gertau ziranian, emon zetsen gelan. (Ibilt 461).
lotarako ordu. iz. (TE). Hora de acostarse, hora de dormir. Txiliñ hori, barrukuendako lotarako-ordua. lotxua-lo [lotxoa lo]. iz. (TE). Canción de cuna, nana; rurrupata. Umetako aman lotxua-lo kantuak lako kanturik... luak egin. esap. (TE). Dormir profundamente; dormir mucho. Lozorruan egon, / "Dormir mucho y profundamente" (TE, 535).
Luak eiñ eta gero esnatu nintzan zarata bategaz. / Ha zelako luak egitten genduzen gaztetan!. luak hartu [loak hartu]. du ad. (TE). Dormirse, vencer el sueño. Arduratan bizi danak ez dau errez luak hartzen. / Umia oheratu dogu eta berihala hartu dau luak. / Oin kafe bat hartuko baneu ez ninduke errez luak hartuko. / Mendikara garau ondoren, zapla! hartu ginduzen luak. / Ezer egin barik jarraitzen badozu, luak hartuko zaittu. / Ohian bueltaka ebillen luak hartu eziñik. (Zirik 18).
Ik. lokartu. "Ondo ete dago umiak lo hartu dau esatia? Umiak hartzen al dau, ba, lo, ala luak hartzen dau umia? (...) Dudarik ez dago hau azkenau dala zahar eta jatorra, eta geruago beste eria sortu dala gure artian. (...) Badirudixanez, bai luak eta bai heriotzak hartu egitten gaittue, eta ez geuk lua eta heriotzia" (IL, 45).
|