Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
nora. gald. (TE). A dónde; a que lugar . Adlatibozkua da. Pauso ausarkixa, itsuan, nora jakin barik aindutzia. / Zaldi gañian urrindu zala ez jakin nora. (Ibilt 460). / Kant. Maritxu nora zoaz, eder galant hori!
nora ezian [nora ezean]. esap. (EEE). Sin rumbo, a la deriva, sin una meta concreta. Aizkorriko basuetan otsuak eta basurdak urrittu ziranian, nora ezian geldittu ziran gure ehiztarixak. / [Kazarixak] Gatzaga aldian eta Aizkorriko basuetan otsuak, basurdak eta bestelako priztixok urrittu ziranian, nora ezian geldittu ziran. (Zirik 86).
nora... hara. esap.-mend. Adonde, donde. Nora doian jente, hara doia Bixente. (Zirik 84). / Esr. Euzkixa nora, zapixak hara.
nuonora [nora edo nora]. adlag. (TE). A alguna parte, a algún lugar. Nora edo nora, nora edo hara, nunbaittera. Nuonora urten dau iñori ezer esan barik. Ik. norabaitt.  Gitxi erabiltzen da.