Eibar aldeko hiztegia
honek. erak. (TE). Este, esta; éste, ésta, esto. 1. graduko formia da, ergatibo singularra. Izenordaiña eta determinatzaillia izan leike.
Honek esan desta ez juateko harengana. / Honen txakurra, erbilarixa. / Txakur hori da ehitzari honena. / Parkatixozu ein daben okerra mutiko honi. Ik. hau, hónek. "Hon(e)"-k hartzen dittu deklinaziñoko beste kasu marka gehixenak: honen genitibua, honi datibua ("Contracción de oneri" (TE, 597)), honekin...
|