Eibar aldeko hiztegia
arima (anima). 1 . arima (anima). iz. (TE). Alma. Zer balio detsa gizonari mundu guztia irabaztia, bere animian kalterako bada? (Mat. 16. 26). / Korputza buztiñakin eindakua, arimia Jaungoikuan barrutiko arnasiagaz biztutakua. 2 . arima. iz. (TE). Alma del purgatorio, ánima. Gaur arimak ataratzen dira. / Arimentzako limosnia. 3 . arima (anima). iz. (ETNO). ánima de cañón; interior de cañón. Armagintzako berbia da. Kañoian barrua. Zilindrikua izan leike luzera guztian, edo kañoi punta xokboradun edo txokeduna (choke-bored).
Ezkerreko kañoiak eskumakuak baiño xokbora bizixagua izaten dau. Eskumakuan arimia zilindrikua izaten da gehixenetan. Ik. txoke, xokbora. arimiak urten. esap. (TE). Salir el alma del cuerpo. Umetan, zauriren bateko odolakin batera arimiak urten zeikiala uste izaten genduan. / "Cuando la sangre acudía a la herida, temíamos un momento posible en que el alma se saliera por allí" (TE, 155).
Lotu deigun atzaparrori, arimiak ez deizun bertatik urten ein dozun zaurixakin. Esakera moduan erabiltzen da.
arimian salto. iz. (ETNO). Branle, baile en corro en Cuaresma; juego al corro . Garizuman txirringan egitten zan jokua. Katibua erdixan ipintzen zan, begixak tapauta. Harek harrapatzen zebana hurreguan barrura.
Alkarri helduta kantatzen genduan: "Arimian salto. Herria bajo. Aizerixa. Ni miel. Parajian, parajian. Nontzat? Nontzat? Harrapatzen dabenak berarentzako". Hori Garizuman eitten zan; hori txirringia deitzen zan. Erdixan egoten zana, erdixan begixak tapauta, eta harek harrapatzen dabena, ha barrura gero!. Ik. txilindruan. |