Eibar aldeko hiztegia
tiratu, tiratze (tiratutze). 1 . tiratu, tiratze (tiratutze). dio/du ad. (TE). Atraer, tirar; tender, inclinarse. Norbere alderutz ekarri, tira egin.
Elixiak tiratzen eban eta fraille juan zan. / Etxiak tiratzen dau, hona etorri zan ezkero. / Ezeidazu fraketatik tiratu. / Eibarko ardauak hainbeste tiratzen ete juek pa? (Zirik 74).
Ik. tira egin. 2 . tiratu, tiratze. dio/du ad. (JME). Disparar, tirar. Tirua jaurti.
Txantxangorrixari be tiratzen detse azkenian. / Tiratu neban illunetara ta basurdia jo. Ik. tiro egin. 3 . tiratu, tiratze ( tiratutze). da ad. (TE). Estirarse, alargarse. Norberan goputza luzatu.
Ahal neban guztia tiratu nintzan, ia eskuakin heltzen netsan. 4 . tiratu, tiratze ( tiratutze). du ad. (TE). Tirar, mantenerse. Ahal dan moduan iraun.
Bihar genduan ahal zan guztia tiratutzia geure diru apurragaz. 5 . tiratu, tiratze. du ad. (TE). Estirar [Tecnol]. Taillarretan, materixala, zulo batetik pasau eragiñez, luzetu, mehetu edo neurrixan jarri. Hotzian zein beruan egin leike (ETNO).
Burdiñia tiratzen dabe nahi dan neurrira. / Burdiñia tiratzia Elgoibarko San Pedron. Ik. suberatu, terraja, trefiladora, trefilau. |