Eibar aldeko hiztegia
arpegi [aurpegi]. iz. (TE). Cara, rostro. Mundua da, begiratu baten, Jaungoikuan arpegixa. arpegi argi. izond. (TE). Alegre, amable, sonriente. Beti dau arpegi argixa mundu guztiantzat. arpegi biko. 1 . arpegi biko (arpei biko). iz. (NA). Moneda [euf]. txanpona (eufemismua).
Zu! neri ez eirazu eiñ halako jestorik, e? ostian arpei-bikua fxist! juan da!. 2 . arpegi biko. izlag. (TE). Falso,-a, hipócrita. Arpegi biko gizona agertu zan, gauzak itxuli bihar zirala pentsau ebanian. arpegi zorrotz. izond. (TE). Estricto,-a, exigente, severo,-a. Erbesteko uezabak, ostianguak baiño arpegi zorrotzauak dira. arpegira bota [aurpegira bota]. dio ad. (TE). Echar en cara, reprochar. Norbaitti berak txarto egindakuak arpegira esan; baitta egindako mesediak akordau eraittia be kontu-pasatze aldera (EEE).
Behiñ izan nintzan haren laguntasunan biharrian, eta milla bidar arpegira bota desta gero. arpegixa emon [aurpegi eman]. du ad. (TE). Dar/plantar cara, hacer frente. Aurre egin, kontra egin.
Gazte-gaztetatik arpegixa emon bihar izan zetsan bizimodu gogor bati. arpegixa euki. du ad. (TE). Tener cara, atreverse. Lotsabakua eta atrebidua izan.
Arpegixa euki eban ondiok gure aurrera agertzeko. |