Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ukatu, ukatze (ukatutze).
1 . ukatu, ukatze ( ukatutze). du ad. (TE). Negar, desmentir. Ezetz esan. Alperrik hartu eben estu, gauza guztiak ukatu zittuan. / Dana ukatutzia, motxaillen igesigarririk onena. / Ukatziak gizonen artian balio badau be, ez Jaungoikuan aurrian. / Eziñ ukaturik egixa. (Ibilt 466). Ik. uko.
2 . ukatu, ukatze. du ad. Denegar, retirar; rechazar. Ezezkua emon, onartu ez. Danerako eskatu bihar zan baimena eta iñoiz ukatu be egin zeskuen. / Premiñan daguanari laguntza ukatzia ez dago ondo. / Nik agur egin eta berak ukatu. / Errepublika denporan Plaentxiako alkate izatia ukatu ei eban. (Zirik 100n). / Ez zala munduan gauzarik ukatuko zetsenik. (Ibilt 455).
3 . ukatu, ukatze. du ad. Renegar. Edozelako errazoiegaittik, loturia zor detsagun gauzia edo personia agirixan baztartu (fedia, Jaungoikua, norberan burua, idealak, idea politikuak...) Lehen zittuan ideak ukatu eitten dittu oin.