Eibar aldeko hiztegia
usaindu, usaintze (usaindutze). 1 . usaindu, usaintze ( usaindutze). da/du ad. (TE). Oler mal, heder; apestar. Usain txarra zabaldu, usain txarreko bihurtu.
Ipoiñ hori usainduta dago berriz platerera ataratzeko. / Dagon sargorixagaz, ez da millagro arraiña usaindutzia. Ik. antsittu, usteldu, zahittu. 2 . usaindu, usaintze. du ad. (TE). Perfumar, aromatizar. Usain gozua zabaldu, egin.
Ezkonbarrixen gelia, lora ederrez beteta usaindu dabe. / Maittia zetorrenerako etxia usaintzia gura eban. Ik. usaiña egin. 3 . usaindu, usaintze. du ad. (JME). Oler, percibir olor; olfatear, barruntar. Zeozen usaiña hartu, sentidu.
Bart gure txakurrak usaindu dau zeozer, zaunka baten jardun dau ta. / Harek laster usainduko dau dirua nun dauan. Ik. usaiña egin, usmau. |