Eibar aldeko hiztegia
Arrate. l. iz. (TE). Arrate (monte). "Uno de los cerros que rodean a Eibar" (TE, 165). Izutik Arratera, bide ederra zabaldu dabe. Arrate-egun. iz. (NA). Día de Nuestra Señora de Arrate; festividad de Arrate. Arrate egunian, danok Arratera juaten giñan. Senide guztiak, batzuetan berrogei lagun bazkaltzeko, danok etxera, ba Eibarkuak eta... Politta zan. Arrateko Ama. iz. ber. (TE). Nuestra Señora de Arrate; Virgen de Arrate. Ik. Ama Arrateko. Arrateko Ama Birjiña. iz. ber. (TE). Virgen de Arrate; Nuestra Señora de Arrate. Arrateko Ama Birjiñia eta Iziarkua, esaten dabe ahiztak dirala. Ik. Ama Birjiña. Arratetiko. izlag. (TE). Los de Arrate, los que proceden de Arrate. Parisetik barik Arratetik ekartzen dira umiak Eibarren; horregaittik Arratetikuak.
Eibartarrak, Arratetikuak, Arratetik jatxitzen dittuelako ume txikixak Eibarko ameri. Pluralian erabiltzen da.
Arratiak. iz. (NA). Fiestas de la Virgen de Arrate; arrates. Iraillan 8xan.
Gero Arratiak ezkerok hasten da, mugonduak baltz!: lehengo zaharrak esaten ebena, eta egixa! |