Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
háretxek [haiexek]. erak. (TE). Intensivo [mismos,-as] de "hárek". 3. graduko indartutako forma plurala da, bai nominatibokua bai ergatibokua. Izenordaiña eta determinatzaillia izan leike. Haretxek izan ziran ha hondamendixa ekarri ebenak. Ik. harétxek, haxe.  "Con acento prosódico en la a" (TE, 152). / Nominatiboko eta ergatiboko formen arteko sinkretismua dago eta ez dago euren artian formaz apartatzerik, kontestuan edo azentuakin ez bada behintzat.