Eibar aldeko hiztegia
karraskada. 1 . karraskada. iz. (TE). Graznido del gallo que huye. "Estridencia característica del gallo que huye en la pelea" (TE, 481).
Kukurruku harrua aurretik; gero karraskadia. / Irrara batian ziharduala urten zetsan karraskadiakin amaittu eban. 2 . karraskada. iz. (IL). Crujido, chasquido. Berna-hazurra apurtu ebanian etara eban karraskadiak hotzikaria sartu zestan. karraskadia jo. 1 . karraskadia jo. esap. (TE). Huir de la pelea con un graznido. Oillarrak burrukan atzera egittia. / "En las peleas de gallos, dejar uno de los combatientes el campo, sacando una voz estridente" (TE, 481).
Kukurruku harrua aurretik; gero, karraskadia... Anton. kukurrukua jo. Oillarrak bildurtzen danian joten daben kantutik dator izena, "kukurruku" egin biharrian "karraskadia" botatzen dabelako burrukia galtzen dabenia (ETNO).
2 . karraskadia jo. esap. (TE). Rajarse, echarse atrás ; retractarse, cantar la palinodia. Atzera egin.
Harek be, alperrik goittik ibilli, karraskadia jo dau azkena baiño lehen. Ik. arrio egin, atzera egin. Oillar-jokuetatik hartuta, eguneroko beste kontu batzuetarako be erabiltzen da esakera hori, atzera egin daben lagunaren jokaeria adierazteko.
|