Eibar aldeko hiztegia
astun. 1 . astun. iz. (TE). Peso. Lurrak gorputz bati eraindako erakarpen-indarran neurrixa. Esanahi honekin ez da astun erabiltzen pixua baiño.
Gauza guztiak dabe astuna. Ik. pixu. 2 . astun. iz. (TE). Gravedad. Grabitaziñuan ondorixua dan indarra. Indar honi grabedadia esaten detsagu.
Astunak gaittu zuti lur gaiñian Ifar aldetik garanok, eta Hego aldetik diranak. Ik. pixutasun, astuntasun. Ez da erabiltzen; grabedade, grabedadia da normalian darabigun berbia.
3 . astun. izond. (TE). Pesado,-a. Beruna lako astuna da gauza hori. / Eta beste milla hitz astun eta samurren ondoren, hilldakuan soña luze laga eban lurrian. (Ibilt 489).
/ Andra barritsuak ez zetsan esan gura zergaittik, gauza astuna zalako edo biharbada gauzia astunagua eitxeko. (Ibilt 471).
Ik. pixotsu. |