Eibar aldeko hiztegia
mia [mea]. iz. (ETNO). Mineral. Mineral erabilgarrixak eta esplotatzeko bihar besteko kantidadian dittuan betan zatixa. Burdiñoletako berbia da. Urtzailliak bete behar dau sutegixa miaz; ezarri bihar dan ikatza; eta egin bihar dan guztia, agoia aterateko prestau artian. mia jo. du ad. (ETNO). Desmenuzar el mineral. Gatzamaillian zeregiñetako bat; burdingaixa edo mia maillukiakin juaz zehetu edo txikittu. Burdiñoletako berbia da.
Gatzamailliak txikindu edo jo bihar dau agoi guztietarako mia mailluka txiker bategaz, batian belauniko daguala, bestian albokerara etzunda, zelan otuten jakon. |