Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
barauts. iz. (TE). Broca. Zulatzeko ebaketa-erreminttia. Danetan ezagunena eta erabilixena barauts helikoidala da (ETNO). Indar larregikin sakatzen dozulako apurtzen jatzu barautsa. / Oingo eran galtzairu txarrak dabiz eta barautsak laster mozten dira; noiz azalduko ete dira antxiñako barautsen modukuak?! / Uezabak barauts baten billa bialdu dau Eskola Armerixara, baiña ez da pozik juan, mehe hartu dabela pentsau dau eta. / Barautsak, epaikixak ta gaiñerako erremintxa guztiak epetakuak ei zittuen. (Zirik 106).
barauts bihurri. iz. (TE). Broca helicoidal; broca espiral. Barauts bihurrixak, ostianguak baiño lan askokin gehixago eitten dau. Ik. barauts.  Gaur egunian behintzat, barauts helikoidala esaten da.
barauts-etxe. iz. (ETNO). Portabrocas. Makiñan barautsari heltzeko piezia; hiru atzapar izaten dittu barautsari heltzeko. Barauts-etxiak behintzat, gaur-gaurkoz, Markiñako "Esperanza"k egitten dittuanak onenak.